Obra partikularrak
Zer nolako laguntzak jaso dezaket?
Obra partikularrak dira etxebizitzaren elementuen pribatiboen gain soilik eragina dutenak, hala nola: etxebizitza barne erreforma lanak, igeltserotza, eskaiola, barneko arotzeria, iturgintza, elektrizitate edota berogailu instalazioen berritzea, gas instalazioak, ikus-entzunezko instalazioak edota pintura. Kanpoko arotzeriaren ordezkapena.Lokalak etxebizitza bihurtzea. Arkitektura-oztopoak kentzeko helburua duten barne erreformak, adibidez, bainuontziaren ordez dutxa jartzea.
Zerga-onurak
Bizikidetzako unitate guztientzat, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Departamentuak ezarritako mugekin, Eusko Jaurlaritzak jarduketa babesgarritzat kalifikatzen duenean.
Finantzazio Kualifikatua
Mailegurako  eskubidea  izateko,  eskatzaileen  familiaren  diru-sarrera  haztatuek  ez  dute  39.000,00  eurotik gorakoak izan behar. (DH<39.000€) 
Zuzeneko diru-laguntzak:
Titularrek, itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak lortu ahal izango dituzte, betiere 25.000,00 eurotik gorako diru-sarrera haztatuak ez badituzte urtean (Gehiago jakin)
Itzuli beharrik gabeko diru-laguntza berezia 65 urtetik gorako bizilagunentzat edo jabeentzat edo mugikortasun murriztua edo sentsoriala duten eta diru-sarrerak (DsH) < 25.000 € edo (DsH) < 12.000 € dituzten bizikidetza-unitate guztientzat.(Gehiago jakin)