Garbiguneak

Garbiguneak hiri hondakinen gaikako bilketarako guneak dira. Herritar guztiei zuzenduak daude, baita etxeko konponketak egiten dituzten gremio txikiei, denda, ostalaritza establezimendu eta bulegoei ere. Mankomunitateak hiru Garbigune ditu:

Ordutegia

Irailetik uztailera: 

  • Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik 13:30tara eta 15:00etatik 19:00etara.
  • Larunbatak: 9:00etatik 13:30tara.

Abuztuan:

Denak zabalik astelehenetik larunbatera 9:00etatik 13:30etara.

 

bai

ez

  • Etxetresna elektrikoak: irabiagailua, garbigailuak, hozkailuak, telebistak, ordenagailuak, etb.
  • Fluoreszenteak beren kaxan sartuta.
  • Hondakin inerteak: etxe partikularretako obra txikietako obrahondakinak, errautsak, kristalak, etab.
  • Zurezko altzariak: armairuak, aulkiak, kaxak, tablak...
  • Motoreetako olioa pote itxietan.
  • Inprimagailuen toner kartutxoak.
  • CDak, disketeak eta antzerakoak.
  • Ke-detektagailuak.
  • Metagailuak: hustutako bateriak eta metagailuak orokorrean.
  • Pneumatikoak: motordunak ez diren ibilgailuen gurpilazalak (bizikleta, triziklo eta antzerakoak) zati metalikorik gabe.
  • Beste hondakin metalikoak: erradiadoreak, bizikletak, aulkiak, etab.
  • Pilak.
  • Pintura eta disolbatzaileak pote itxietan.
  • Garbikariak eta etxeetako beste kimiko batzuk, pote itxietan.
  • Erradiografiak.
  • Telefono mugikorrak.
  • Termometroak.
  • Inausketa-hondakinak.
  • Motordun ibilgailuen gurpilak.
  • Ibilgailuak konpontzeko tailerretatik edo antzerakoetatik datorren motore olioa.
  • Butano bonbonak.
  • Identifikatu gabeko hondakinak likido, solido edo gas erakoak.
  • Botikak (*).
  • Amiantoa daukan edozein hondakin (uralita, zuntz-zementoa…).
  • Industrietatik datorren edozein hondakin mota.

(*) Hauek farmazian entregatu behar dira.

Garbigune mugikorra

Zerbitzu honen bidez etxeetan sortu daitezkeen hondakin arriskutsuak jasotzen dira, Garbiguneetako zerbitzua herritarrei hurbilduz. Jasotzen diren hondakinak hurrengoak dira:

  • Aerosolak: beteak edo erdi beteak. (aerosol hutsak ontziekin batera atera daitezke).
  • Bonbilak: halogenoak edo kontsumo baxukoak. (bonbila normalak errefusa dira).
  • Inprimagailuetako kartutxoak.
  • CD/DVD/VHS (bideo zintak) eta musika zintak.
  • Pilak: alkalinoak, botoi-pilak eta bateria txikiak (argazki eta bideo kameratakoak, mugikorretakoak…).
  • Termometroak: plastikozko poltsa itxietan bota hautsi ezkero merkurioa irten ez dadin.
  • Sukaldeko olioa: plastikozko botila edo ontzietan sartu, apurtu ez daitezen eta ondo itxita.
  • Motore olioa: plastikozko bidoietan eta ondo itxita.
  • Bateriak: manipulatu gabe, isuririk egon ez dadin.
  • Pintura: ondo itxitako poteetan.
  • Disolbatzaileak, garbitasun produktuak eta antzerakoak: ondo itxitako ontzietan isuririk egon ez dadin.
  • Erradiografiak.
  • Fluoreszenteak: kontuz sartu apurtu ez daitezen.
  • Aparatu elektriko eta elektroniko txikiak: batidorak, plantxak, telefono mugikorrak, ordenagailuetako teklatuak, xaguak…etab.

Oharrak:

  • Hondakinak uzterakoan ahal den txukunen utzi lekua behar bezala aprobetxatzeko.
  • Errespetatu zerbitzuaren ordutegia eta ez utzi hondakinak ordu edo lekuz kanpo.

 

OVHn gertatutako sutea dela eta, milaka zerbitzari erori ziren martxoaren 10ean, gure webgunea ostatatzen duena barne.
Web zerbitzua normaltasunez eskaintzeko lanean ari gara; atal batzuk guztiz eguneratu gabe daude eta beste batzuk ez daude erabilgarri.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko pazientziagatik.