Erabakiak zure komunitatean

Eraikinak  birgaitzeko lanak gauzatzeko ezinbestekoak diren hitzarmenak lortzen laguntzeko prest gaituzu Suradesan.

  • Jabekideen batzordeak antolatzen lagunduko dizugu.
  • Hitzarmen bakoitza burutzeko beharrezkoak diren gehiengoei eta Jabetza Horizontalaren Legean xedatzen diren bestelako baldintzei buruzko orientabidea eskaintzen dizugu.
  • Gure bulegoetan bilerak antolatzeko aukera eskaintzen dizugu eta gure langile tekniko edota juridikoen zerbitzuak ere eskaintzen ditugu.
  • Birgaitze prozesua errazten dugu, komunitateari gastu energetikoaren murrizketa eta eraikinaren mantenu hobe bat lortzeko baliabideak, laguntza eta informazioa hurbilduz.
  • Zure Komunitatean bizikidetza sustatzen dugu.
NextGenerationEU

OVHn gertatutako sutea dela eta, milaka zerbitzari erori ziren martxoaren 10ean, gure webgunea ostatatzen duena barne.
Web zerbitzua normaltasunez eskaintzeko lanean ari gara; atal batzuk guztiz eguneratu gabe daude eta beste batzuk ez daude erabilgarri.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko pazientziagatik.