Turismo arloko ikastaroa

IKASTAROA 2012/10/23

Euskadiko turismo arloko 2010 – 2013 Marketing Planaren baitan, Basquetur – Turismoaren Euskal Agentziak Euskadiko 24 eskualdetan “Anfitriones” proiektua jarri du martxan. Proiektu honen bitartez turismo sektoreko 4.000 profesional baino gehiagok “Cultura del Detalle” Prestakuntza Planean parte hartzea lortu nahi da. Eusko Jaurlaritzak ehuneko ehunean diruz lagundutako ekimena da eta bezeroari ematen zaion zerbitzua eta etengabeko hobekuntza prozesua sustatzea du helburu.

Plan hau bi ikastaroz osatuta dago eta zuzendari, erdi mailako arduradun eta bezeroekin harremana duten pertsonei zuzenduta dago.

Zeintzu dira eskaintzen diren ikastaroak eta beren helburuak?

  • Azaroak 6: “Zure jomuga turistikoaren zerbitzuak eta baliabide turistikoak gomendatu”

Langileak zerbitzuen eta jomuga turistikoaren preskribatzaile bihurtzea. Elgetako GerraZibileko ibilbidera hurbilduko da.

  • Azaroak 21: “Komunikazio eraginkorraren ABDa eta adeitasunez harrera egiteko tresnak”.

Ikastaroren batera etorri nahi baduzu, aurrez izena eman behar duzu Debagoieneko Mankomunitatearen bidez, telefonoz (943 79 64 63) edo posta elektronikoa erabiliz, turismo@debagoiena.net. Datu hauek behar izango ditugu izen ematea osatzeko:

  • izen abizenak,
  • NANa,
  • telefono zenbakia,
  • posta elektronikoa,
  • enpresa/zerbitzu turistikoa,
  • herria,
  • kargua edo lan postuaren izena,
  • zein ikastarotara etortzeko asmoa duzun,

urriaren 31 baino lehen.

Adeitasunez,

Debagoieneko Mankomunitatea
Turismo Saila