PROZESU-INGENIARIA OÑATIKO ENPRESA BATEAN BEHAR DUTE
2023-05-24
Deskribapena
Prozesu-ingeniaria Oñatiko enpresan. Automobilgintzaren sektoreko bezeroen proiektuak aztertuko ditu, egingarritasun-azterketak, kostuen azterketak eta estanpazio-pieza berezien eskaintzen azterketak egingo ditu. Baita horien jarraipena ere. Honako hauek eskaintzen dira: kontratu mugagabea, lanaldi osoa. Ordutegia: 8:00-13:00 15:00-17:30. Soldata: hautagaiaren curriculumaren arabera hitzartzekoa. Hasteko data: ekaina-uztaila.
Ezinbesteko baldintzak
Ezinbesteko baldintzak: gutxieneko prestakuntza LH2 mailan edo goi-mailako heziketa zikloa "ekoizpen mekanikoko diseinuan", ingeles maila ona ahozkoan eta idatzizkoan, office erabiltzaile mailako ezagutza informatikoak.
Baloratuko da
Honako hauek baloratuko dira: iniziatiba, talde-lanerako eta arazoak konpontzeko gaitasuna, bezeroarentzako orientazioa, azoketara joateko eta bezeroei bisitak egiteko prestasuna, proiektuen alderdiak zehazteko.
Harremanetarako
Naiara Aranburu
naranburu@debagoiena.eus
Tlf: 943 79 30 90