Saltokitik enpresara

ZER DA SALTOKITIK ENPRESARA?
Saltokiaren kudeaketan hobekuntzak sartzeko akonpainamendu eta aplikazio errealeko programa, Merkataritzaren lehiakortasuna hobetzeko.
 
ZER LORTZEN DA PROGRAMAREKIN?
• Saltokia bezero, produktu, merkatu, lehiakide, joera eta abarrekiko nola dagoen jakitea.
• Kudeaketa-tresnak ezartzea: egiteko moduak, tresnak, formatuak, jardunbide egokiak…
• Negozioaren kudeaketari eta erabakiak hartzeari aurre egiteko ezagutza eta gaitasun handiagoa lortzea. 
 
EDUKIAK:  Taldera egokitutako edukiak, besteak beste: planifikazioa, kudeaketa ekonomikoa, erosketak, bezeroak, salmentak, marketina...
 
NORENTZAT DA?
EAEko 250 langile arteko saltokientzat.
 
NOLA EGITURATZEN DA PROGRAMA? 
• Taldeko online* saioak, ikaskuntza praktikorako eta taldearen artean praktika onak trukatzeko
• Banakako laguntza bisitak merkataritzan  bertan
• Adituen laguntza jarraitua
 
IZEN EMATEA: 2021eko ekainaren 15era arte 
Debagoieneko Merkararitza Bulego Teknikoa 
Nafarroa Etorbidea 17, 20500 Arrasate 
943793090
Aitziber@debagoiena.eus
-