ARAMAION EGUNEKO ARRETA ZERBITZUKO DINAMIZATZAILEA BEHAR DUTE
2026-07-30
Deskribapena
65 urtetik gorako pertsonei bideratutako eguneko arreta landa zentroa. Eginkizunak: - Esku hartze zuzena erabiltzaileekin - Ekintza ezberdinak diseinatzea eta martxan jartzea: estimulazio kognitiboa eta fisikoa, eskulanak, aisialdia etab. - Eguneroko erregistro eta jarraipenak: jarduerak, intzidentziak, asistentziak etab. - Talde bilerak. - Banakako arreta planak. - Garbiketa eta mantenuan laguntza eman. Lan-jarduna: astean 30 ordukoa (handitzeko aukerarekin). Lanean hasteko aurreikusitako data abuztuaren 17a. Hileko soldata gordiña: 1319,09 (14 paga).
Ezinbesteko baldintzak
EZINBESTEKO BALDINTZAK: Euskara B2 titulua Ikasketak: - Gizarte edo hezkuntza arloko ikasketak (psikologia, gizarte hezkuntza, gizarte langintza, gizarte integrazioa, hezkuntza berezia) edo erizaintzako zaintza osagarriak edo menpekotasun egoeran dauden pertsonen arreta.
Baloratuko da
BALORATU BEHARREKO BALDINTZAK: Hirugarren adinarekin esperientzia
Harremanetarako
Naiara Aranburu
naranburu@debagoiena.eus
Tlf: 943 79 30 90