PRODUKTIBITATE KOMERTZIALA - PRESTAKUNTZA ZIKLOA

PRESTAKUNTZA 2026/09/18

Produktibitate komertziala hobetzeko hiru saioko prestakuntza-zikloa

Debagoieneko Mankomunitateak Produktibitate komertziala hobetzeko hiru saioko prestakuntza-zikloa antolatu du. Saio praktikoetan salmenta-prozesua indartzeko tresnak eta metodologiak landuko dira.

-Irailaren 18a | Balioagatik saldu
Bezeroari balioa transmititzeko estrategiak eta salmenta-argudio eraginkorrak.

-Irailaren 25a | Plan komertzial baten diseinua
Helburu komertzialekin lerrokatutako plan komertziala diseinatzeko tresnak.

-Urriaren 2a | Bezeroen fidelizazioa
Customer Experience (CX) ikuspegitik, bezeroen esperientzia hobetu eta fidelizazioa indartzeko gakoak.

Informazio praktikoa

  • Ordutegia: 09:00–13:00
  • Lekua: Debagoieneko Mankomunitatea
  • Hizlaria: Alaitz Osa (KRUCE)
  • Hizkuntza: ES
  • Modalitatea: Presentziala

Izen-ematea: Izen-ematea zabalik dago. Plaza erreserbatzeko, bete izen-emate formularioa edo jarri gurekin harremanetan informazio gehiago jasotzeko.