Hobetu zure enpresaren produktibitatea eta automatizatu zereginak
PRESTAKUNTZA
2026/10/09
Zure enpresaren eguneroko lanean denbora aurreztu, zereginak hobeto antolatu eta prozesuak automatizatu nahi dituzu?
Urrian, Debagoieneko Mankomunitatean, tresna digitalak eta adimen artifiziala enpresaren egunerokoan aplikatzeko prestakuntza egingo da.
- Urriak 9, 16, 23 eta 30
- 10:00–13:00
- Debagoieneko Mankomunitatea
- 4 saio presentzial
- Gaztelaniaz
Saioetan talde-lan digital eta segurua, zereginen eta proiektuen kudeaketa, mugikorretik lan egiteko tresnak eta IA bidezko laguntzaileak, eta ohiko zereginen automatizazioa landuko dira.
Eman izena prestakuntzan. HEMEN (*) Prestakuntza edozein sektoretako enpresa eta mikroenpresa, autonomo eta ekintzaileentzat da, merkataritza eta ostalaritza izan ezik.
Informazio gehiago: enpresa@debagoiena.eus / 943793090 / Debagoiena Inplantalariak2026